Donostian jaio nintzen, orain 37 urte.
EHUn Zuzenbideko Lizentziatura eta Jarduera Juridikoko Gradu-ondokoa
eginak ditut, eta horrez gain, Higiezinen Jabetzako Agentearen (HJA) titulua
dut.
Abokatu Kolegiatua naiz 1994az gero.
Politikaren alorrean, 1990. urtean sartu nintzen EEn (Euskadiko Ezkerra)
eta bateratzearen ondoren 1992. urteaz geroztik nago PSE-EEren barruan
(PSOE). Geroztik bertako militante naiz, eta gaur egun Intxaurrondoko
Talde Sozialistako Idazkari Nagusia eta PSE-EEren Gipuzkoako Zuzendaritza
Batzordeko kidea naiz.
1999ko maiatzetik aurrera, Donostiako Udaleko Zinegotzi izan naiz, Herritarren
Partaidetzarako Delegatu lehen legealdian (1999-2003) eta Sustapen Sozietateko
Delegatu eta Lehendakariorde eta Turismoko Delegatu bigarren legealdian
(2003-2007).
<< Aurrekoa 8/12 Ondorengoa >>