59 urte. Ezkondua dago eta alaba bat du.
El Bierzo herrian (Leon) jaio zen, baina 35 urte baino gehiago daramatza
Donostian.
1991az gero bizitza politikoan jardun du. Gaur egun, Hiri Zerbitzuetako
Zinegotzi Delegatua da eta Parke eta Lorategiak, Hondartzak, Hilerriak, Komun
Publiko, Zabor Bilketa eta Bide Garbiketa arloetako arduraduna.
Bizitza politikoan jardun aurretik, mekanikari-muntatzaile izan zen
metalurgia, ontzigintza eta sektore nuklearreko zenbait instalaziotan, baita
industriako mantentze-lanetako mekanikari ere.
Gaztetatik gizarte-mugimenduekin, guraso-elkarteekin eta sindikalismoarekin
oso loturik ibili da, baita askatasunaren, demokraziaren, berdintasunaren
eta tolerantziaren aldeko borrokarekin ere.
<< Aurrekoa 10/12 Ondorengoa >>