Edukinera jo

Donostia

ZURE HIRI LAGUNA

DONOSTIARRAK ODÓN ELORZAREKIN

Manifestua

Donostia eta bere gobernu egokia kezka ditugun hiritar multzo bat gara. Zabaltzen ari zaigun eztabaida politiko eta elektoralean partaidetza konpromisoa hartzea erabaki dugu. Partaidetza hau oraindik ere beharrezko diren aldaketa eta aurrerabideentzako ekarpen zibiko eta eraikitzailea da. Gure atxikimendua anitza eta askea da, norbanakoena, eta interes alderdikoien gainetik dago.

Nahiz eta biolentziaren bidegabekeria eta zailtasun politikoak, balioetan hezi, zerbitzu publikoak hobetu, demokrazia lokalean sakondu eta eskubide berriak bere gain hartuko dituen hirian bizi nahi dugu: pakean, kulturarekin, zibismoz, ekologiaz eta enplegu eta etxe bizitza duinetarako irispidearekin.

Badakigu oraindik ere egitekoak eta gainditu beharreko bazterkeriak badaudela berditasunezko hiri aske, elkartasunezkoa eta ziurra lortzeko helburuan. Gure hiriak geure garaiko herronkarik handienei erantzun behar die –kultur aniztasunari, inmigrazioari, aldaketa klimatikoari, sare metropolitar berriei-, hala nola behar zehatz eta egunerokoei: irisgarritasuna, garraio publiko eraginkorra, berdegune gehiago, atsedenerako eskubidea …

Hiria kudeatzea elkarren kontra egon daitezkeen interesen arteko leiha etengabea da. Odon Elorza eta bere taldeari babesa ematen diegu, konfidantza bait baitugu urte hauetan erakutsi duten ahalmenean. Jakin bait dute Donostiako auzoen integrazioa, gizarte kohesioa, aberastasunaren banaketa, aurrerapen ekonomikoa, eta eramangarritasunaren aldeko poilitikak gauzatzen.

Zuzentasuna, dedikazioa eta, asmo berriekin eraberritu eta ilusioa eragiteko ahalmenak oinarri oinarrizkoak dira gobernari batentzat. Gure iritziz Odon Elorzak baldintza hauek betetzen dituela luzez erakutsi du. Hiria gizakoiago izan daitekeen itxaropenari irmo eusten erakutsi digu, berritasuna eta iamjinazioa ekarri ditu hiriko eztabaidetara.

Donostiarrez osatutako plataforma anitz eta independiente honek, Odon Elorzaren Alkatetzarako berraukeraketa babesteaz gain, modernotasun, hiri partaidetza, elkarbizitza zibiko eta gizarte eta kultur aurrerapen balioei leial izaten jarraitzeko eskatzen dio. Balio hauek gara ditzala udalaren kudeaketan, beharrezko kontsentsuak bilduz, datozen lau urteotan.

Odon Elorzarengan badugu kofidantza. Berarekin jarraitu nahi dugu eta argi eta garbi dei egin nahi diegu donostiarrei plataforma honetara atxiki daitezen, ideia ekarpenak eginaz eta datozen egun eta asteetan Alkatearen berraukeraketarako konfidantzazko ilusio giroa heda araziz.

Larunbata, 2007ko martxoak 24

  • Postaz bozkatu
  • Kanpainaren bideoak
  • Multimedia
  • Hauteskunde Programa
  • Donostia, Klima-aldaketari aurre egiten dion Hiri Ekologikoa