Edukinera jo

Donostia

ZURE HIRI LAGUNA

BETETAKO KONPROMISOAK

Gure konpromisoak betetzen ditugu

Orain lau urte Aurrerapenerako Programa aurkeztu genien herritar guztiei, eta bertan batez ere pertsonen bizi-kalitatea eta gure hiriko gizarte-kohesioa hobetzeko proposamen batzuk egin genituen. Lau urte hauek igaro ondoren, esan dezakegu donostiarrekin hartutako konpromisoak bete egin ditugula.

Bien bitartean Donostia etengabe aldatu da: herritarren topaleku eta bilgune diren eremu publikoak berreskuratu dira, hiriko auzoetako kale eta plazetan oinezkoentzako guneak handitu eta gune berriak sortu dira. Mugikortasun iraunkorraren alde egindako lanak bere fruituak eman ditu: bus-garraio publikoa nabarmen hobetu da, bidegorrien sarea handitu egin da eta aldirietako aparkaleku berriak eraiki dira. Halaber, auzoetan gizarte, kirol eta kultur ekipamenduak sortu eta berritu egin dira. Donostiako gazteenekin lan egin dugu, aitzindari moduan, bakerako hezkuntzan eta gizalegezko balioen hezkuntzan.

Bestalde, Donostiako herritarrek duten arazo nagusiari, etxebizitza lortzeko arazoari, tinko heldu diogu; alde horretatik, 6.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzen ari gara, exekuzio-fase desberdinetan; horietako batzuk gazte eta helduentzako apartamentu sozialak dira, eta gainera datozen urteetan 7.000 BOE etxebizitza baino gehiago eraiki ahal izateko hirigintza-irizpideak onartu ditugu.

Klima-aldaketari aurre egiteko politikek gero eta garrantzi handiagoa dute, bai pedagogia arloan eta balioetan hezteko lanetan, eta baita udal gobernuak erabakitzen dituen hirigintza-ekintzetan eta azpiegituretarako jarduketetan ere.

Udal antolakuntza eta Herritarrentzako Arreta modernizatu eta herritarren partaidetzarako politiketara zabaldu dira; horri dagokionez, partaidetza-esperientzia ugari egin dira hainbat arlotan, tokiko demokrazian sakondu ahal izateko. Azkenik, hiriak aurrera begira dituen desafioei heltzeko 22 Proiektu Estrategiko baino gehiago onartu ditugu, eta horietako batzuk abian dira dagoeneko.

  • Postaz bozkatu
  • TeleBerriak
  • Multimedia
  • Hauteskunde Programa
  • Donostia, Klima-aldaketari aurre egiten dion Hiri Ekologikoa