
Hiri iraunkorrago baten aldeko gure konpromisoari eutsiz, hiriko auzoen arteko komunikazioa eta ibilerraztasuna hobetu dugu; horretarako, besteak beste, 3 mikrobus linea jarri ditugu hiriaren goiko aldeetara errazago iristeko: San Roke-Aldakoenea; Rodil-Zorroaga; Trintxerpe-Txingurri-Altza-Eskalantegi-Molinao, eta horiez gainera bada udako zerbitzu bat, Urgull Mendira joateko.
Bestalde, 5 linea erregular berri sortu dira, 16 lineatan zerbitzuak osatu dira, Gaueko zerbitzuak eta egun berezikoak gehitu egin dira, eta teknika eta antolakuntzaren aldetik hobekuntza nabariak egin dira.
<< Aurrekoa 1/3 Ondorengoa >>