Edukinera jo

Donostia

ZURE HIRI LAGUNA

BETETAKO KONPROMISOAK

BERRIKUNTZAREN HIRIA
CEMEI

CEMEI

Enpresa berriak sortu nahi dituzten gazte ekintzaileen ekimenak bultzatzeko asmoz, Sustapen Elkartearen bidez, CEMEI sortu da, Enpresa Berritzaileen Udal Zentroa, ekipamendu komunitarioko lurretan. Abangoardiako ekimen horren bidez teknologia berriak erabiltzen dituzten enpresa txikien ezarpena erraztu nahi da, eta horretarako merkatukoak baino prezio baxuagoko errentak dituzten lokalak eskaintzen ditu. Erdi-industrialak diren enpresentzat bederatzi lokal ditu, eta hainbat neurritako 49 bulego, enpresa-jarduera berritzaileak egiteko. Era berean, erabilera partekatuko hainbat gune ditu (erabilera anitzeko gela, bilera-gela, Wi-Fi gela eta auditorioa). Enpresa eta teknologia gaietarako aholku-zerbitzuak ditu. Esperientzia honen bidez proiektu berritzaileak dituzten gazteen ekimenak sustatzen dira.

<< Aurrekoa     1/2     Ondorengoa >>

  • Postaz bozkatu
  • Kanpainaren bideoak
  • Multimedia
  • Hauteskunde Programa
  • Donostia, Klima-aldaketari aurre egiten dion Hiri Ekologikoa