
Ahobateko akordioa lortu dugu San Telmo museoaren etorkizunari buruz. Eraberritze eta handitze proiektua onartu da, zeinak Museoaren egungo eraikinaren eraberritze osoa eta urteetan zehar erantsitako zatien desagerpena eragiteaz gain, behin betirako konponduko ditu sarbidea eta instalazio arazo guztiak, eta 4.400 m2ko pabiloi berri bat erantsiko zaio Urgull mendiko paisaian integratuz landarezko zelosia batek osatuko duen fatxadaren bidez. Museo berriak erakusketa areto berriak izango ditu, ekitaldi aretoa, mediateka eta kafetegia. 24 milioi eutorako aurrekontua dute obrek, hoietatik 8 milioi Kultur Ministeritzarenak direlarik.
<< Aurrekoa 1/13 Ondorengoa >>