
Legegintzaldi honetan, eraikitako eta onuradunen esku utzitako etxebizitzez gainera, garrantzi handiko aurrerapausoa egin da datozen urteetan BOE etxebizitza gehiago eraikitzeko. Plan Orokorra Berrikusteko irizpideak landu dira, eta antolamenduan egindako aldaketa batzuei esker etxebizitza ugari egin dira hainbat lekutan:
Kontadores: Errentako 100 BOE amaitu eta zozketatu dira; horietatik 50ek errenta orokorreko erregimena dute, batez beste 290€ko errenta izanik; beste 50ek errenta txikia dute (sozialak), batez beste 180€ko errenta izanik.
Etxarriene: 40 BOE amaitu eta zozketatu dira; errenta-erregimena dute (horietako 2 mugikortasun gutxiko pertsonentzat egokituak dira)
Gomistegi: 34 BOE (Zozketatuak)
Loiolatarra: 22 BOE (Zozketatuak)
Herrera: 24 BOE (Zozketatuak)
Marrutxipi: Adineko eta gazteentzako apartamentuak errentan (Eraikitzen ari dira)
Buenabista: 100 BOE errentan (Eraikitzen ari dira)
Nerecan: 106 BPE, 71 errentan eta 35 tasatuak (Eraikitzen ari dira)
Hirigintza-lanak eta etxebizitzak (gehienak babes publikokoak) eraikitzeko lanak esleitu dira dagoeneko Morlansen ( 584 BOE etxebizitza, errenta erregimenean), eta Pagolan (590 etxebizitza, horietatik 316 BOE, 237 errenta-erregimenean).
Txomin-eko antolamendua behin betiko onartu da (1235 etxebizitza). Aurreikusi denez, 2007an behin betiko onartuko da Auditz Akular-ekoa (2.800 etxebizitza, %80 babes publikokoak). Jolastokieta (169 BOE, 37 errentan eta 36 tasatuak). Puio Lanberri (137 etxebizitza, horietatik 61 BOE izango dira, errenta-erregimenean), Aldunaene (40 BPE). Esnabide (113 BPE). Goienetxe-Berio (96 BPE). Illarra (50 BOE).
Antondegiko antolamendu-proposamenari buruzko akordioa lortu da (4.000 etxebizitza, %80 babes publikokoak).
<< Aurrekoa 2/10 Ondorengoa >>