Edukinera jo

Donostia

ZURE HIRI LAGUNA

BETETAKO KONPROMISOAK

PERTSONENTZAKO HIRIA
Auzo berria Loiolako Erriberetan

Auzo berria Loiolako Erriberetan

Loiolako Erriberak bizitegi-gune berria da. Auzo misto honek 2.684 etxebizitza ditu, 684 BOE izanik, eta horietatik 245 errenta-erregimenean esleitu dira. Bere kokalekua dela-eta, auzo berri honek Amara aldeko hiri-fisionomia aldatu du, eta hiriarekin lotzen duten bide berriek zentraltasun berria emango diote.

Barrualdean sei plaza handi, hiribide zabalak eta oinezkoentzako guneak antolatu dira eta ibai-ertzean bidegorri bat jarriko da; horrez gain, oinezkoentzako pasabide batek lotuko ditu auzoa eta Cristina-Enea Parkea. Auzo berriak eskola eta kirol ekipamenduak ere izango ditu, arraun-kirolerako pabilioia, Renfeko geltoki-geraleku bat, Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko eliza bat eta terrorismoaren biktimei eskainitako “Oroimenaren Loretegia” deritzan parkea.

<< Aurrekoa     1/10     Ondorengoa >>

  • Postaz bozkatu
  • Kanpainaren bideoak
  • Multimedia
  • Hauteskunde Programa
  • Donostia, Klima-aldaketari aurre egiten dion Hiri Ekologikoa