Gure
hiriak proiektu pertsonalen eta ilusio kolektiboen bizi-eremua izan
nahi du. Hiri honek kalitateko zerbitzuez gozatzeko aukera emango digu,
eta
denok jakingo dugu gizarte-laguntzak eta laguntza solidarioak jasoko
ditugula, horien beharra dugunean. Hiri laguna honek ez du etsiko etxebizitzaren
arazoaren aurrean, ingurumenaz arduratuko da, berrikuntzak egingo
ditu,
gazteak hezten eta enpresak sortzen lagunduko du, bakearen kultura
defendatuko du eta guztiok zoriontsuagoak izatea bilatuko du.
Hiri hau herritarren
partaidetzari eta konplizitateari zabalik egongo
da, berpiztu dadin, eta era horretan, bere nahiak, bere bizitza-planak
eta Donostiaz duen ikuspegia uztartu ahal izango ditu.
Donostia honek,
hiri laguna den aldetik, bere proiektuak eraikitzeko orduan hainbat
gai izan behar ditu kontuan: gazteek prezio babestuetan
behar dituzte etxebizitzak, auzoak gizalegezko bizikidetzarako
toki gisa birsortu eta finkatu behar dira, kultur zuzkidurak, haur-eskolak,
adinekoentzako etxe-arretarako zerbitzuak eta gizarteratze-zerbitzuak,
etorkinak integratzeko laguntzak, enpresak kalitateko eremuetara
erakartzea
bertan lan egin dezaten, udal administrazioa hobetu eta modernizatzea,
ondare historikoa babestea... Eta era berean, herritarren segurtasuna
bermatu behar da auzo guztietan.
Donostiak zure hiri laguna, gizabidetsua, hurbilekoa, atsegina eta aberastasunaren banaketarekin konprometitua izan nahi du. Bere plan eta proiektuen helburu zu bezalako pertsonak direlako, eta hain zuzen ere, Donostiako herritarrek sentitu behar dutelako beren bizi-kalitatean izandako hobekuntza.
Eta Donostiako Alkate gisa dudan esperientziarekin, jabetuta nago donostiar bakoitzak bere hiri-eredu berezia duela buruan eta, espero dudanez, baita bihotzean ere. Baina Donostiako Gobernuak eta Udal osoak zintzotasunez kudeatu behar du hori, eta bide batez, hiriari gizarte-kohesio, aniztasun, dinamismo ekonomiko eta kultur sormen handiagoa ekarriko dioten politikak aplikatu behar ditu.